Zer
Hamar urte baino gehiago daramatzagu markentzako edukiak sortzen. Dokumentalak, iragarkiak, telebista saioak… Helburu bakar batekin: ikusleari zerbait transmititzea.
Zuzendaritza
Proiektua definitzen dugu. Bideoarekin zer lortu nahi den eta norengana iritsi nahi den zehaztu. Jorratu nahi den gaiaren mezua argi izateko behar den beste murgilduko gara eta grabaketak zehatz planifikatuko ditugu detaileak zainduz.
Grabaketa
Buruan duzun ideia duzula, grabatu egin daiteke. Teknologia gustoko dugu eta irudirik ikusgarrienak lortzeko puntako teknologia erabiliko dugu: estabilizadoreak, timelapseak, kamara supergeldoak, 360º bideoak, kiroletarako kamarak…Ez dago mugarik eta ez ditugu nahi.
Edizioa eta postprodukzioa
Hasi eta bukatu. Produkzioaren atal guztiak kontrolpean izateko behar den guztia daukagu gure Bilboko estudioan.
Zuzeneko errealizazioa
Bi maletetan sartzen den ekipo bat daukagu zuzeneko errealizazioak egiteko, irudiak proiektatzeko edo streaming bidez igortzeko.
Ekitaldiak, konferentziak, kontzertuak, kirolak…
Motion graphics
Bideo osoa egiteko nahiz atal baterako, 2D eta 3D animazioak erabili daitezke. Batzuetan hau da zure marka erakutsi, produktu bat aurkeztu edo zerbaiten funtzionamendua azaltzeko modurik onena.