Guri
Kontatu nahi duzun istorioa irudikatzeko beharrezkoak diren esperientzia, baliabideak eta grina dauzkagu. Eskura dauzkagun bitarteko guztiak erabiliko ditugu modurik eraginkorrenean.
Elkarlana
Zure komunikazio taldean murgilduko gara, elkarlanean lan egiten denean sortzen baitira ideia onenak eta aurkikuntzak. Zure begiekin ikusi nahi dugu eta bilatzen duzuna aurkitu.
+250 proiektu
Minutu bateko bideoak zein ordu betekoak, denetan murgildu eta gogotsu arituko gara.
+100 bezero
Erakundeak, ONGak, startup-ak, komunikazio agentziak, festibalak… urte askotako harremana daukagu denekin.
14 herrialde
Kubatik Argentinara, Botswanatik Ruandara eta Frantziatik Turkiara. Bidaiatzea eta leku zein jende berria ezagutzea dira gure laneko gauzarik onena.
Nortzuk gara
Santiago Ron
Aitari eta bere super-8 kamarari esker deskubritu nuen zinearen magia. Gero Super VHS-a eta lagunen artean egiten genituen laburmetraiak etorri ziren. Digitalaren garaian gaude orain baina oinarriak ez dira aldatu. Berdin da SD, HD, 4K edo 8K izan, gakoa istorioan dago beti.
Jokin Agirregoikoa
11 urterekin hartu nuen nire amaren Yashica kamera, 50mm-ko lente batekin. Zoomik ezean argazkia ateratzeko hurbildu egin behar. Eta hori egiten dugu grabatzera goazen bakoitzean, pertsona eta istorioetara gerturatu, detaileak erakusteko. Santi eta Mikel ezin dira kexatu, kameratik muntatuta irtetzen dira dagoeneko nire bideoak!
Mikel Peña
Masterreko praktikak egitera etorri eta hemen gelditu nintzen. Zirriborron ezinezkoa da aspertzea, proiektu bakoitzarekin zerbait berria ikasten baitugu. Gainera, proiektu pertsonalak garatzeko baliabideak eta laguntza ere aurkitu ditut hemen. Gutxi hitz egiten dudala diote, baina kontua da entzuten hitz egiten baino gehiago ikasten dela.